Zure sarrera lor dezakezu: BBK Salako txarteldegian, Bilboko Kale Nagusia 19-21: - urriaren 1a eta uztailaren 15a artean: astelehen, asteazken eta ostiraletan, eta ikuskizuna dagoen egunetan, 18:00etatik 20:30etara. - uztailaren 16tik irailaren 30era: ikuskizuna dagoen egunetan soilik, 18:00etatik 20:30etara (Jai egunak diren astelehen, asteazken eta ostiraletan, ikuskizunik ez bada, txarteldegia itxita dago. Ikuskizuna ...
Ikuskizuna hastear da, BBK Zikloak dira. Bilboko bihotzean duzun aukera onena aurkezten dizugu, kontzertu, erakusketa, hitzaldi eta masterclass onenak, zuk goza dezazun. Gure ateak luze adina zabal uzten dizkizugu, goi mailako egitarauan artista adierazgarrienak eta adituenak aurki ditzazun. Welcome on board. Noites ...
Ekitaldiren bat antolatu nahi duzu? Kontzertua? Biltzar bat? Jai bat eta ez duzu antolatzeko leku egokirik? Ekitaldiren bat antolatzeko asmorik baduzu, baduzu non. Bilboko Gran Via antzinako zinema ezaguna birmoldatu egin zen 2010eko maiatzean, erabilera anitzeko areto bihurtzeko. Ordutik hona, BBK Sala zenbait jarduera ...
Deserria ez da leku zehatz bat. Bakardadea da, biluzik sentitzea. Babesik gabe gelditzen diren sentipenen narrazioa da. Lurralde berrietan aukera berrien bila berriro altxatzea da. Ekainaren 8an beren gorputzetan atzerriratuta bizi direnei etxeratzen lagunduko diegu, etorri eta itzuli ez zirenei, bidaia bera aberri bilakatu zutenei. ...
Festa giroko doinuak ahotan hartuta. Iraganeko erritmoak. Etorkizunekoak. Ekaina hasteko hemengo abestiak ekarriko ditugu gogora, aspaldilko usaina daukatenak. Etorkizunari aurrez aurre begiratzen diotenak. Euskal folklorearen aberastasuna emango dugu ezagutzera. Hemengo abestigintzaren etorkizuneko izarrak igoko dira oholtzara. Abestirik onenaren saria nork irabaziko duen jakiteko garaia da. Ahotsik ...
Atlantikoko kresala Salako oholtzaraino heldu zaigu. Bidaia hasi duen abesti tristeak bisita egingo digu, herri mina duelako. Urrezko aroa bizi du arimaren kantuak eta zorte handia dugu gurean entzun dezakegulako. Fadoa, berriro, nabigazio bilakatuko da, arrisku, iragana eta etorkizuna, tradizioa eta modernitatea, hori guztia atlantikoko ...
Aukera “parregabea”. Benetako antzerkiak Bilbon du hurrengo geltokia. “Joan-etorriko senarra” antzezlan aparta aurki BBK Salan. Komedia korapilotsu dibertigarria eta, aldi berean, suspentsez jantzia, Enrique Jardiel Poncela antzezlan egilearen obra txalotuenetakoa bilakatu da. Aldi honetan, aktore adierazgarriak ...
Kordobak flamenkoaren generoan toki berezia dauka, bere historiarengatik, kokapenarengatik eta bere herritarrengatik. Ziryabek laud modernoa erakutsi zuen hiria Andaluziako hiriburu ezberdinen arteko lotura gunea izan da, ezinbestekoa baita bertatik igarotzea Cadiz, Sevilla edo Malagatik Madrilera doazen bidaiarientzat eta, beraz, ...
Soinuzko bi arimaren uztartze perfektua. Konplizitatea, angeluen jokoa eta doinu epelak. Zale sutsu gehien dituen folk taldeetako bat. Bi gizon eta helmuga bakarra, hori dira Phil Cunningham & Aly Bain: BBK Salan erakutsiko duten folk grinatsua. Philek eskuko-soinuak miresmena ...
Elkartasuna sinfonikoa da. Altxa dezagun ahotsa, aho batez. Maiatzaren 11n Bermeoko herritarrei merezitako omenaldia egingo diegu. Berriki suteak kaltetutakoei laguntzeko kontzertu solidarioa egingo da, Bilboko Kontserbatorio Koraleko Euskeria Abesbatzaren eta “Jesus Guridi” Orkestraren eskutik. ...
Pianoa zabalik. Klasikoei gainbegiratua estalkia kenduta datorren kontzertuan. BBK Salako lehioak parez pare zabaldu eta betiko flamenko doinuak sartuko zaizkigu, egungo ikuspegiarekin. Maiatzaren 7an, asteartea, BBK Flamenkoa zikloa zabalduko dugu David Peña “Dorantes” piano jotzailearen ...
Musikaren historian izan den talde handienetako batekin gozatzeko aukera dugu, kondairazko hitzordua dugu aurrez aurre. The Troggs, Ingalaterrako Pop Beat Rock talde gaztea zen 60eko hamarkadan eta mundu osoko zerrendak hankaz gora ipini zituen ...