Vetusta Morla apartak

Soinu zehatz baten bila ari zirenean iritsi ziren. Baina argi zeukaten zeren bila zebiltzan. Ikusi baino lehen ere bai. 9 urtez zain egon ostean aurkitu zuten. Nahikoa denbora zen asmo-gutun bat idatzi eta bertan beraien abesti nagusiek duten erakargarritasuna zertan oinarritzen den zehazteko, ahots bitxi eta zuzeneko gihartsuarekin.

Bilbao BBK Live Bereziak jaialdiaren hirugarren geltokian ezustekoz beteriko madrildar hauekin egingo dugu topo. Ezustekoak dira, baina hitzaren zentzurik onenean. Zer-nolako sorpresak ekarriko dizkigute aldi hontan? Jakin gura dugu, ez baita beti sortzen Estatuko indie talde esanguratsuenetakoa ikusteko parada. 90. hamarkada bukaeran sortu ziren Madrilen Vetusta Morla. Izena bera Michael Enderen “Historia amaigabea” liburutik hartu zuten, hala izena baitzuen liburuko dortoka erraldoiak. Ia hamar urte behar izan zituzten lehen lana argitaratzeko, “Un día en el mundo”. Baina itxaronaldiak merezi zuen. Estatuan urte askotan plazaratu den pop-rock lan onenetakoa dela esan liteke, urte asko-askotan. Radiohead onenen oinordeko diren gitarrak biltzen ditu, melodia itsaskorrak, zuzeneko bikaina eta letra pertsonalak, oso landuak. Vetusta Morla talde independienteen artean ezusteko handiena bilakatu da, merezimendu osoz. Talde gatea da baina ideia oso argiak ditu.

Urte askotarako izan dadila.

Data: Uztailaren 6a
Ordua: 21:00
Lekua: BBK Sala
Prezioa: 22€ (%30eko deskontua BBK-ko txartelekin, 2 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
http://www.generaltickets.com/salabbk

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top