Bilbo: “Al rojo vivo” + “La ley del silencio”

Zazpigarren arteak goia jo zuenean. Energiaz eta indarrez betetako bi artelan. Klasikoak pantaila handian zikloa amaitzeko bi jardunaldi gogoangarri, inor ez dadin hotz gelditu.

Gorenera iritsiko gara martxoaren 2an, “White heat” (Al Rojo Vivo) proiektatzen denean. Cagneyk betidanik izan duen aktore sena erakutsiko digu intrigazko kontakizun honetan, aparteko indarrez eta akzioz gainezka. 300.000 dolar zeramatzan trenari eraso egin eta bi makinista hil ostean, Cody Jarret eta bere taldeak diruarekin ihes egiten dute. Segika dituzte federalak, Cody lapurretaren egilea dela susmatzen baitute. Honaino irakur dezakegu.

Zikloaren amaiera borobila martxoaren 3an izango da, zineari diogun miresmena pizten duen beste zinta horietako batekin. “On the Waterfront” (La Ley del Silencio), lirismo handiko lana, maisulan narratiboa, muturrean bizi diren pertsonaien argazki zital eta itogarria. Filma benetako ikurra bilakatu zen, Eva Marie Saintek, Marlon Brandok eta Elia Kazan zuzendariak osatzen zuten hirukoarekin.

Al rojo vivo. Martxoaren 2an. 20:00etan. (BOA)
Berezko izenburua: White heat. Zuzendaria: Raoul Walsh. Gidoia: Ivan Goff & Ben Roberts, Virginia Kelloggen idatzian oinarrituta. Aktoreak: James Cagney (Cody Jarrett), Virginia Mayo (Verna Jarrett), Edmond O’Brien (Hank Fallon / Vic Pardo), Margaret Wycherly (Ma Jarrett), Steve Cochran (Bid Ed Somers), John Archer (Philip Evans), Fred Clark (Trader Winston), Wally Cassell (Cotton Valletti). Urtea: 1949. Iraupena: 114 minutu.

La ley del silencio. Martxoaren 3an. 20:00etan. (BOA)
Berezko izenburua: On the waterfront. Zuzendaria: Elia Kazan. Gidoia: Budd Schulberg, Malcolm Johnsonen idatzian oinarrituta. Aktoreak: Marlon Brando (Terry Malloy), Karl Malden (padre Barry), Lee J. Cobb (Johnny Friendly), Rod Steiger (Charley Malloy), Eva Marie Saint (Edie Doyle), Pat Henning (Kayo Dugan), Leif Erickson (Glover). Urtea: 1954. Iraupena: 102 minutu.

Doan aulkiak bete arte.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top