Brad Mehldau, Joe Martin eta Jorge Rossy

Kontzertu berezia zerbait berezia ospatzeko. Dagoeneko 20 udazken bete dira Bilbaína Jazz Clubek lehen urratsak egin zituenetik. Eta negu honetan, gure egutegia gorriz margotuko dugu jazzak mundu osoan duen izar dizdiratsuenetako baten izenarekin.

Brad Mehldau Trio dugu hizpide, Joe Martin eta Jorge Rossy tartean direla. BBK Salan genero honek izan duen ikur garrantzitsuenetako bat dugu mintzagai. Dikotomia soila. Brad bat-batekotasunaren maisua da funtsean eta berehala sortutako musika nota batek ikuslean sortzen dituen ezustekoak eta lilura atsegin ditu. Baina musikaren arkitektura formala ere maite du, hala sumatzen baita jotzen duen guztian. Inspirazioak eragindako estiloarekin jotzen du. Bere musikazko pentsakeraren benetako egitura da baliabide espresiboa. Bere musika zuzenean isladatzen da. Abesti bakoitza bere arku eta marka narratiboaren baitan sumatzen da, indar handiz. Bat batekoa, eta formalista, nor baino nor, kontrolatutako kaosean. Ezustekoa eta galduezina.
Gainera, planeta osoan aritu izan da handienekin. Bere lankidetzak aipatzerakoan deigarria da laster gure oholtza gainean izango den gitarrajotzailearekin eginiko diskoa, Path Metheny, modernitatearen klasiko handi hori.
Mehldau ezaguna da, halaber, hainbat filmetarako egin dituen soinu bandengatik, tartean Kubriken Eyes wide Shut edo de Win Wender-en Million Dollar Hotel. Abenduaren 3an zinezko gaua. Adierazpide anitzeko gaua, Brad Mehldau eta bere hirukoaren eskutik. Emozioz beterikoa, zuzenean. Gure artean izatea zorte handia eta luxu hutsa da.

Data: 2011ko abenduaren 3a
Ordua: 20:00

Sarrerak agortuta daude.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top