Gary Lucas, berezko bertsioan

Sasoi bizian datorren Gary Lucasekin zabalduko dugu 2012. urteko Musiketan. Estatu Batuetako gitarrajotzailerik handienetakoa Drakula filmaren mitua berpiztera dator. Misterioa gainezka duen ikuskizunarekin. Soinuzko-zinearen mugetan. Berezko bertsioan. Izan ere, ate nagusitik barna sartu da aurten Gary Lucas. Gitarrajotzailerik berritzaileenetakotzat dute. Mundu mailan punta-puntakoa, Grammy sarietarako hainbat izendapen jaso dituen autore eta konpositorea da, txalokadak jaso dituen 20 diskoren egilea era zinemarako eta telebistarako soinu-banden sortzailea.

Classi Rock, Britainia Handiko musika aldizkariak, jotzen jarraitzen duten “100 Gitarrajotzailerik onenetakoen” artean onetsi du. Iazko udazkenean, New Yorkeko 48. Zinema Jaialdia hankaz gora jarri zuen 1931ko Drakula filmari zuzenean musika jarri zionean. Ikuskizun bera estreinatu zenean, 2009an Habanako Zinema Jaialdian, han ere arrakasta lortu zuen, bai eta beranduago, benetan egoki zetorkion Transilvaniako Nazioarteko Zine Jaialdian ere, alegia 2010ean. Bere Drakula espainiarraren bertsioarengatik txalo zaparrada itzela jaso zuen 2010ean Sevillako Zazpigarren Zine Jaialdian, eta honen ondoren beste arrakasta sonatua lortu zuen Londonen, Queen Elizabeth Hall aretoan egin zen Jazz Jaialdiaren itxiera-ekitaldian. Bide batez, The Guardian egunkariak lau izar eman zizkion.

Aurten kritikaren eta entzuleen aldetik txalo gehien jaso duen diskoetako bat du besapean. 2011ko maiatzean, hainbat egunkaritan goraipatu zuten, hala nola New York Times, Wall Street Journal eta International Herald Tribunen. Gods and Monsters bere supertalde psikodelikoarekin osatu zuen “The Ordeal of Civility” diskoa komunikabide guztietan kritika apartak lortzen ari da, MOJO aldizkariak eman dizkion lau izarrak tarteko direla. Horren haritik, aurtengo uztailaren 20an Garyk Los Angeles hiriko Grammy Museoan jotzera joateko gonbita jaso zuen, “Gitarra Handiak” zikloaren barruan.

Honaino irakur dezakegu.

Data: 2012ko urtarrilaren 15a
Ordua: 20:00
Sarreren Prezioa: 11,00 €
Deskontua: 3€ BBK txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren Orotarako Kutxazainak
944 310 310
www.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top