Masters at Work

Zaindutako hitzordua. Musika samurra. Handienekin. Masterrekin.
Masters at work zikloaren lehen edizioak izango dituen izen esanguratsuenak azaltzeari ekingo diogu. Orain eta hemen. Indar handiz hasiko da. Otsailaren 14a. Musikari honek benetako jazzetik rock destilatueneraino doan tartea erabat hankaz gora jarri du, Manu Katche da.

Duen musika-nortasunaren pisuaz jabetu gaitezen, hona hemen izan dituen lankideen zerrenda: Peter Gabriel, Joni Mitchell, Sting, Dire Straits, Tears for Fears, The Christians, Robbie Robertson, Joan Armatrading, Paul Young, Tracy Chapman, Pino Danielle, Simple Minds, Joe Satriani, Richard Wright. Ia deus ez. Ray Gelato izango da taula gainera igoko den hurrengo izarra, bere seikotearekin swing eta jazz ikastaroa emango digu. Egun sustraiak benetako jazzean errotuta dituen azken klasikotzat dute eta benetako showmana da, jostun aparta musikarik klasikoena swing-aren standarrekin lotzeko. Paul Mcartney berak nahi izan zuen bere ezkontzan zuzenean izatea, eta Bryan Adams ere jarraitzaile du. Eta zuk, galdu egingo al duzu?Otsaila amaitzeko, beste ezinbesteko hitzordua izango dugu: Verónica Ferrero. Musika afroamerikarrak eta folkak erakarrita, jazzak estatuan dituen maisu onenekin ikasi du. Goi mailako ikuskizuna izango da.

Apirilean hitzordu bat: Pat Martino. Jazz gitarra jotzaile bikaina eta bere mugak aparteko talentuarekin gainditu dituen istorio pertsonala. 1980an buruko aneurisma izan zuen eta oroimena erabat galdu zuen ebaketa baten ondorioz. Bere diskoak behin eta berriz entzunez ikasi zuen gitarra berriro jotzen. Hain da bikaina, jarraitzaile-sutsu andana duela. Hitzordu hau 27an izango da.

Hilabetea aldatzera goaz. Tenperatura gora doa. Chuck Loeben txanda hilaren 14an izango da. Aparteko artista, musikaren alor guztiak menperatzen dituena. Plain and Simple da bere disko berria, soulful swing, groove eta musika brasildarraren ukituekin. The Yellow Jackets musikari zailduak dira, ezbairik gabeko talentudunak. Ikuslegoak eta kritikak beti egin die harrera aparta. Ziklo honetan tartea izango duen beste izar handietako bat Lou Donaldson, Charlie Parkerren lagun izanikoa. Soul-jazz ukituko blues irabiakia ekarriko digu.

Hilabetea eta zikloa amaitzeko, Scott Henderson Triokfusiozko jazza doinu anitzeko blues-arekin nola nahasten duen ikusiko dugu, eta parekorik ez duen Al Di Meola gitarra jotzailea hirukoan etorriko zaigu. Carlos Santana, Paco de Lucia edo Frank Zappa izan ditu lankide.

Masterrak.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top