Maitatzea bere bekatu bakarra: “Juicio a una zorra”

Teloia zabaldu eta hurbiltasuneko antzerkiaren zikloa maila gorenean amaituko dugu. Carmen Machi protagonista duen bakarrizketa dramatikoarekin. “Emagaldu bati epaiketan” historia osoan iseka gehien jaso duen emakumea interpretatuko du, Troyako Helena: Hamar urte iraun zuen gerratearen eta txikizioaren arduradun jotzen da, baina berak bere buruari galdetzen zion “nork sinesten du hau guztia niregatik izan dela?” Obrak ikuspuntu berria dakar, protagonistarena. Historian izan zuen benetako rolla aldarrikatzen du. Gertaturikoa bere hitzekin azaldu nahi du orain, gure aurrean aurkeztuta, zaharkituta, aho-bero eta mozkorturik. Denboraren hondakin bilakatu den Helena, gizonei eta Jainkoei desafio eginez dator. Bere portaera defendatuko du, mendeetan egotzi dizkioten kalteak ukatzeko. Bere bekatu bakarra maitatzea izan zela esango digu.

Magnetismo handiko obra da. Ederra, dibertigarria eta taupadaz betea, lehen minututik ikusleak bereganatzea lortzen baitu. Miguel de Arco bikainak zuzendua, Carmen Machi telebistako aktorea bere izaera tragikoenean dakarrela. Txapela kentzekoa.

Data: 2012ko otsailaren 24a, 25a eta 26a.
Ordua:24a, 25a 20:00 26a 19:00

Sarreren prezioa: 18 €
Deskontua: %30 BBK txartelekin (2 sarrera txarteleko)
K18 txartela: Sarrera doan eta %50eko deskontua lagunarentzat. Aulkiak gelditzen badira.

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
www.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top