Elliott Murphy apur baterako indarra

Hilabeteak dira paper guztia saldu zuela. Aparteko ikusmina. Musika atsegin duen edonorentzat gozagarria den hitzorduaren atarian gaude. Bere jarraitzaile zintzoei ohiko bisita egitera dator Elliott Murphy handia.

Izan ere ez dute guztiek hain ongi jasaten zahartzea eta musikaren heldutasunera iristea. Ez zaio halakorik gertatzen grina biziko musikari honen bizi-iraupenari. Bizi-bizi jarraitu du. Denbora gelditzeko gai izan da. Urrats tinkoekin. Bere musikarien babes osoarekin. Aspaldiko bizipenak gogoratuz eta egungo ereserki direnak kantatuz. Bere abestien artean benetako harribitxiak dauzkagu. Bere bizkarrean 25 disko zamatzen ditu, eta bere azken bira honetan kritikaren edota ikusleen erantzuna ona izan da beti, musikaren historian gertakizun garrantzitsuak idatzi baititu.

Melomano hau, Parisen bizi den New Yorktar jakintsua gure artera dator berriro, gau ahaztezina oparitzera. Konponketa eta apainketarik gabe. Bizitzako gai nagusiei aurrez-aurre hitzegiten dieten letra horiekin.

Galdu ezina.

Data: 2012ko martxoaren 4a  
Ordua: 20:00
Sarrerak agortuta

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top