The Aristocrats: onar ezazu, talde bat dira.

Musikaren aristokrazia BBK Salako oholtzan. Masters at Work zikloak geldialdi berria du, zainetan odol urdina duen beste talde baten musika eskaintzeko: The Aristocrats. Kimika eztandatsua eta talentuz betea duen abesti-sorta batekin etorriko zaigu Zeelanda Berriko taldea. Power-hiruko harrigarria da, fusio-jazza rock progresiboarekin bateratzeko gai den bakanetakoa, edo 90. hamarkadako groove rockarekin. Taldekideek ibilbide erabat ezberdinak izan dituzte. Guthrie Govan gitarrajoleak ospea izan du youtuben, eta ondoan ditu Bryan Belleren baxua eta Marco Minnemannen bateria. Hirurek osatu zuten talde miresgarria 2011n. Frank Zappa, Joe Satriani edo Steve Vai-ren iturri beretik edaten dute. Teknikotasun eta bertute aparta dituzu zain. Emozioak barra-barra.

Data: 2012ko martxoaren 20a
Ordua: 20:30

Sarreren prezioa: 18€
Deskontua: %20 BBK Txartelekin (2 sarrera txarteleko)
K18 txartela: sarrera doan eta %50eko deskontua lagunarentzat. Sarrerak badaude.

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
www.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top