Lambchop errealitate mikrokosmoa

Negua joan da ta. Pakean doa. Freskotasuna dario haizeari. Berriro datozen hitzordu ahaztezinen usaina du.

Lambchop dator eta taldearen sahiets-hezurrak, Kurt Wagnerek dio jira eta biran daramatzaten 25 urteetan zeresan handia eman duen eklektikotasunaren argudioak erakustera datozela. Nashvilleko taldeak gutxi batzuek baino esan dezaketena adierazteko gaitasuna du, alegia adierazgarritasunaren tontorrera iritsi dela. Ez dago asko hurbildu beharrik egia dela ikusteko. Burua albo batera okertzearekin nahikoa da. 90eko hamarkadako talde bikainenetakoa gurean izango da. Gutxienez bizitzan behin dastatzea gomendatzen dugun taldea da, errepideko azeriak dira.

Lirika etorriaz ari gara. Frogen aurrean men egiteaz. Bilbao BBK Live Bereziak zikloko hurrengo geldialdiaz ari gara, martxoaren 31ra arte garamatzan hitzordua ahotan hartuta.
Etiketa guztiak estuegi egiten zaizkio talde honi, Lambchop Nashville jaioterriko countryaren nahasketa dotorea baita, soul, pop, jazz, rock edo abangoardiako soinuekin nahastutako musika. Estatu batuetako eskenatokietan inork jorratu ez dituen bideak egin dituzte, soula post-rockarekin uztartuz.

Giroa berotzeko Nashvilleko Cortney Tidwell kantautorea izango dugu.


Watusii

cortney tidwell | Myspace Music Videos

 
Data: 2012ko martxoaren 31
Ordua: 20:00 – Cortney Tidwell 
Ordua: 21:00 – Lambchop
Sarreren prezioa: 25€
Deskontua: %30 BBK txartelekin (2 sarrera txarteleko)
K18 txartela: Sarrera doan eta  %50eko deskontua lagunarentzat, sarrerak badaude.
 
Sarrerak erosteko
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
www.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top