Thinking Football Eduardo Galeano, Patxi Alonso, Sid Lowe, Ramoneda eta Filippo Ricci-rekin

Lehia berri bat hastera doa eta zuk ere zelaigunera salto egitea nahi dugu. Thinking Football ekimenen baitan bi data berri ditugu, eta BBK Salako oholtzaren gainean aparteko jokalari taldea lehiatuko da. Athletic Club Fundazioaren eta BBK Salaren antolakuntzapean, futbolak duen dimentsio-sozial eta kulturalari buruzko hausnarketa bideratuko diote gizarte osoari, honako hitzaldian: “Futbola eta gizarte-garapena”.

Lehen hitzaldian hizlari izango dira Josep Ramoneda (filosofo eta kazetaria), Sid Lowe (The Guardian egunkariko kazetaria) eta Filippo Ricci (Gazzetta dello Sport-eko berriemailea). Patxi Alonso kazetari kuttunak zuzenduko du mahai ingurua.

Aurreratzen dizugu, hurrengo solasaldi-norgehiagokan Eduardo Galeano titularra izango da eta futbolak duen dimentsio-sozial eta kulturalari buruzko hausnarketa bideratuko du, honako hitzaldian: “Futbolaz sentipentsatzen”. Ongi entzun duzu, Eduardo Galeano filosofo, jakintsu, idazle eta pentsalaria BBK Salan izango da maiatzaren 28an.

Ez ezazu galdu.

Data: 2012ko apirilaren 23a

Ordua: 19:00

Sarrera doan aulkiak bete arte.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top