Ispiluen musika: Luis Eduardo Aute eta Marina Heredia

Ispiluak hitzik gabe gelditzen dira. Gala trajea jantziko dugu.

2012ko BBK Flamenkoa zikloa hastera doa Ispiluen Musikarekin. Poesiaren eta musika flamenkoaren arteko behin-betiko topaketa. Biak behin eta berriz gurutzatzen dira, behin eta berriz aldentzen dira, eta hurbiltzen diren bakoitzean arte-adierazpen berriei bidea zabaltzen diete, sormenaren bategite bitxien bitartez. Ispilu bat hizkuntza poetikoa da eta bestea musikaren hizkuntza, biek bat eginda amaitzen dute, hartu-emanen etengabeko mugimenduan, bat bestearen erantzuna baita. Ikusleek ospakizun berezi honetan esku hartzen dute eta bertatik bertara ikusten dute nola erantzuten dioten Luis Eduardo Auteren proposamen poetikoari Marina Herediaren kanteak eta José Quevedo “El Bola”-ren gitarrak.

Galdu ezina esango dugu.

Poesia: Luis Eduardo Aute
Kantea: Marina Heredia. Gitarra: José Quevedo “El Bola”

Data: 2012ko maiatzaren 5a
Ordua: 20:00
Sarreren prezioa: 10 euro.
Deskontua %20 BBK txartelekin (2 sarrera txarteleko)
K18 Txartela: Sarrera doan eta %50eko deskontua lagunarentzat, sarrerak gelditzen badira.

Sarrerak erosteko: BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
www.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top