Biluztasun ahaleginak, VII BBK Flamenko zikloa

Maiatza hasi da eta baita zazpigarren BBK Flamenko Zikloa ere. Gorputzez eta arimaz, Flamenkoaren gai ezberdinak aztertzeko prest. BBK Salako Oholtza gainean, kanteak, tokeak eta dantzak dituen izar nagusiak.
Hilabetea hasteko “Ispiluen Musika” izango dugu. Luis Eduardo Autek Marina Herediaren kantean eta José Quevedo “El Bola”-ren gitarrak aurkituko du erantzun musikala. Poesia eta musika behin eta berriz nahastuko dira, behin eta berriz banandu. Eta elkarrengana hurbiltzen diren bakoitzean, sormenezko bateratze-modu berriak erakutsiko dituzte, arteak egundo ikusi dituen adierazpide ezustekoenekin. Maiatzaren 16an, asteazkena, Manuel Liñan eta Daniel Doña dantzariek REW ikuskizunean esku hartuko dute, beraiek baitira zuzendari eta koreografoak. Dantza flamenkoaren eta espaniararen atzera-begiratua egingo dute, errepertorio zabalarekin. Zikloa honetan lehen aldiz dantza-konpainia bat osorik izango da oholtzan, hamabost dantzarirekin, gitarra-jotzaile eta kantariekin.
BBK Fundazioak diskogintzan egin duen hirugarren ekoizpena, “V.O.R.S. Jerez al Cante”, izango da maiatzaren 30eko jardunaldiko mintzagaia. V.O.R.S. Very Old Rare Sherry Xerezgo ardogileek erabiltzen dituzten siglak dira ardo zahar eta oso bereziak zehazteko. Soinuzko erretratu bakar baten siglak ere badira. Jatorriko izaeraren garratza, gehigarririk gabeko kantea, Xerezgo ardo zahar, lehor eta mingotsak aho-sapaian uzten duen zaporea da. Jose Maria Castaño da bere ekoizleetako bat, eta berak aurkeztuko du lana, bai eta protagonistetako bat ere, Manuel Agujetas kantaria, bere jatorriko kantearekin gozatzeko izango den aukera bakanetakoan.
Ekainean, eta ohikoa denez, zikloko hitzorduetako bat, asteazkena hilaren 13koa, flamenkoaren ikur nagusietako bati eskainiko zaio, aldi honetan Agustín Castellón “Sabicas”, jaio zela mendeurrena ospatzen baita. Berari buruz arituko da Norberto Torres irakasle eta gitarra-jotzailea, izatez Almeriakoa baina Lyonen bizi dena. Ondoren, omenaldia jasoko duen izarrean oinarrituta, Javier Conde gitarra-jotzaileak emankizuna eskainiko du. Gazte honek aparteko trebezia teknikoa du. Zikloa amaitzeko, ekainaren 27an, asteazkena, Javier Barón Sevillako dantzaria, Dantza Sari Nazionalaren irabazlea, Dos Voces para un Baile ikuskizuna eskainiko du, Miguel Ortega eta Jose Valencia kantariek ibilbide flamenko osoaren ikuspegia emango dute, biluztasun ahaleginean.
Bilbo flamenkoari kantari.
Twitter