Chuck Loeb, talentua gainezka

Jazza ulertzeko duen modua inolako konplexurik gabe uztartzen du soulful swing, groove edo musika brasildarraren beste sustraiekin. Aparteko musikari batek bakarrik izan lezakeen soinuarekin, musikaren kolore guztiak menperatzeko gai den paleta du. Hori da Chuck Loeb, talentua gainezka duen artista aparta eta Masters At Work zikloaren geldialdi berri batean datorkigu.

Besapean “Plain’n’Simple” hartuta etorriko zaigu. Bere disko berria estiloen nahasketa bat da, eta BBK Salako oholtzan aletuko du. Egungo jazzak duen gitarra jotzaile teknikoenetako batekin gozatzeko aukera izango dugu.

Emozioak barra-barra.

Data: 2012ko maiatzaren 14a
Ordua: 20:30
Sarreren prezioa: 22,00 €
Deskontua: %20 BBK txartelekin (2 sarrera txarteleko)
K18 Txartela: sarrera doan eta %50eko deskontua % lagunarentzat. Sarrerak badaude.

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
www.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top