El Mentón De Fogarty BBK Salan

Ez ahazteko moduko gaua. Handia. Hori agindu digute eta beteko dute BBK Salako oholtzan El Menton de Fogartykoek. Abesti handiak, gehigarririk gabekoak, emozioz beteak, epikoak, lirikoak, amorruz beteak, freskoak, bakarren bat ereserki ukitukoa. “Gigantes” besapean dutela datoz. Hori da disko berriaren izen handi, borobil eta sarkastikoa. Aurreko diskoaren ildo beretik, eklektikoagoa da hau, harrigarria, abesti ezberdinez betea, erabat ezberdinak diren estiloetan murgiltzen baita. Epikatik hasi eta nostalgiara doa diskoa, zapuztutako egoeratik itxaropenera, ezkor izatetik baikor sentitzera, algarara.

Taldeak zuzenean “aspergarria” hitza hiztegitik baztertzen du eta gitarra elektrikoen zaporea uzten du, Liverpool koroekin, energia, eferbeszentzia eta intentsitatea barra-barra.

Data: 2012ko maiatzaren 18a
Ordua: 20:30

Sarreren prezioa: 9 €
Deskontua: %25 BBK Txartelekin (2 sarrera txarteleko)
K18 txartela: Sarrera doan eta %50eko deskontua lagunarentzat, aulkiak gelditzen badira.

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
www.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top