Erdiko zainean jotzen, Ana Moura

Ana Moura egun fadoak duen ahots aipagarrienetakoa da. Amalia Rodriguesek utzi zuen zuloa betetzen doan belaunaldiko kidea da eta BBK Salako oholtzan izango dugu bere hegaldia, datorren ekainaren 20an. Sari ugari jaso duen fadista ospetsuak ahotsa ipiniko dio fadoak, folkak eta musika klasikoak osatzen duten hirukote alaiari, betiko zaporea galdu gabe. Ikusleen eta kritikaren aho bateko txaloa du Ana Mourak eta hainbat kontinentetako hamaika herritan izan da bisitari. Lisboako fado-etxe ospetsuenetan aritu izan da. Baina bere artea haratago doa. Alvalade estadioan Rolling Stones taldearekin batera edo Prince artistarekin elkarlanean abestu izan du, argi guztiak begira zituela. Noites do Fado BBK Zikloaren geldialdi berri honetan ikusleen erdiko zainean bete-betean joko du. Apuntatu: Ana Moura.

Data: 2012ko ekainaren 20a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 22 €
Deskontua: %20 BBK Txartelekin (2 sarrera txarteleko)
K18 Txartela: Sarrera doan eta %50eko deskontua lagunarentzat. Sarrerak badaude.

Sarrera erosteko:
Sala BBK
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
www.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top