Rockaren riff onenak Mick Taylor-ekin
Historiaren zatiak ditugu berriro BBK Salako oholtzan. Ekainean Bill Wyman Rolling Stones ohiaren txanda izan zen. Uztailaren 3an, Rock and Rollaren historiak egundo izan duen riff onenetako baten sortzailearekin dugu hitzordua. Mick Taylorrek, Keith Richardsekin batera, “Can you Hear me knocking”, “Sway”, “Brown Sugar”, “Honky Tonk Women”, “Country Honk”, “Live With Me” edo “Moonlight Mile” bezalako harribitxiak sortu zituen. Bere teknika aparta blues-a da oinarrian, jazzaren beste moldaketa batzuekin batera. Horri bere slide aparta gehituta, hor dugu emaitza, inoiz izan den gitarrajolerik eraginkorrenetakoa, Mick Taylor.
Mick Mick Taylor, berriz, betidanik nortasun handiena izan duen gitarra jotzailea da, Stones-en soinua aldatzeraino. Talde handia utzi eta bere tokia beste nonbaiten zegoela erabaki zuen. Bakarka, hainbaten diskoren egilea eta hamaika artistaren lankide izan da, esaterako Bob Dylan, Ben Waters, Grateful Dead, Jeff Beck, Jack Bruce, Little Feat, Santana, Joan Báez, John Phillips edoTen Years, besteak beste. Wymans Rythimn Kings taldearekin ere aritu izan da. Galdu ezina esango dugu.
Bide batez, gero eta handiagoa da 2013ko biran Mick Taylor The Rolling Stones taldearekin biran izango dela dioen zurrumurrua. Bere zain gara. Zure zain gara.
Data: 2012ko uztailaren 3a
Ordua: 20:00
Sarreren prezioa: 25 €
Deskontua: %25 BBK Txartelekin (2 sarrera txarteleko)
K18 Txartela: Sarrera doan eta %50eko deskontua lagunarentzat. Sarrerak badaude.
Sarrera erosteko:
Sala BBK
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
www.salabbk.es

