II. BBK banda lehiaketa

Udaren berotasunean. Martxan jarri eta festarik-festa hegan goazela. Hankak mugitzen. Pin, pan, pun. Aste nagusiko etxafuegoen zarata da. Hemen dira eta giroan sumatzen da. Eta, nola ez, BBK Salak bere burua apaindu du II BBK Banda Lehiaketa hartzeko. Bazter guztietatik heldutako musikariak oholtza gainean, festa giroa apur bat gehiago epeltzeko.
Abuztuaren 22 eta 25 artean lau banda hauei hitza emanen diegu, denok une ahaztezinak izan ditzagun. Abuztuaren 22an abiatuko da lehiaketa Nafarroako San Adrian Musika Taldearekin, biharamunean Leioako Musika Banda ezaguna igoko da oholtzara, hilaren24an “Ciudad de Valencia” lehiaketako irabazlea, Pedralbako “La Popular” musika elkartea eta Irungo Musika Bandak amaituko ditu jardunaldiak, hilaren 25ean.
Data: 2012ko abuztuaren 22, 23, 24 eta 25a
Ordua: 19:00
Sarrera doan aulkiak bete arte. Gonbitak BBK Salan jaso behar dira.
Twitter