Borja Perezekin festara goaz

Eman, eman eta emaaaan. Badakizu. Borja Perez, Joseba eta Basauriko beste bakarren bat BBK Salara. Asmatu duzu. Gau guztien artean gau nagusia izango dena prestatzen ari dira alproja hauek. BBK Salako oholtza gainean ekainaren 3an, BBK Salako Saio Alprojan.

Nahiz eta oraindik ez dakigu ideia ona izan zen, jeje. Zeren zain gaude? Umore parrilada? Nahasmena? Eromena? Ordubete pasako ikuskizunean behin eta berriro zur eta lur utziko gaituzte. Lehertzera goaz (kontuz zipriztinekin). Geure buruari farre egingo diogu, eta zuenari ere bai. Sare sozialei. Agian, zorte apur bat baduzu Borjak musua emango dizu (eta zorte asko, askorekin, ez dizu mihia eztarriraino sartuko). Geure buruari aurpegia jarriko diogu. Formatu analogikoan elkar ikusiko dugu, bazen ordua eta. Musika, ezustekoak, guztia zuzen-zuzenean. Thate-ko saltxiak irteeran! Eta zorte ona izanez gero, hegan alde egingo duzu, 5 hegaldi zozketatuko ditugu (drogarik gabekoak) gure hiria gainetik ikusteko (botaka egiteko poltsarik gabe). Ez da makala.

Gure kopilotuentzat hegaldi esklusiboa da, hau da, BBK Salarekin Hegan, twitter, Flickr, vimeo eta web orriko lagunentzat. Sarrera bikoitza irabazi dutenei, zorionak. Halakorik izan ez dutenek, maiatzaren 26tik aurrera aukera berriak izango dituzte, eta festa streaming bitartez ere ikusi ahal izango dute salabbk.es-en. Gainera, joaterik ez duten sareetako kopilotuen artean 5 hegaldi zozketatuko ditugu ekitaldia amaitu ostean.

A zer pasada.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top