60.000 ikusle 2015ean. Welcome on board!

2015ak datu bikaina utzi digu BBK salan: 60.000 ikusle egon dira gurekin goi-programazioaz gozatzen! Mila esker guztiei formatu ertaineko gure kultura-proposamenekin bat egiteagatik. Eta eskerrak baita ere kultura arloko talde, ekoizle eta sustatzaileei, Sala beren erreferentzia-agertoki bihurtu nahi izan dutelako. Bilboren bihotzean.

Orain, 2016a dugu erronka. Ez dugu gutxiago espero urte berri honetatik eta dagoeneko beharrean dihardugu. BBK flamenko zikloa, Poesia jardunaldiak, Antzerkia, BBK Jazza, Noites do Fado, Mendifilm Festival, Thinking Football Film Festival… Aukera asko Salara etorri eta bertan gozatzeko. Zain izango gaituzue. 60.000 eta gehiago, welcome on board!

Itzuli
Skip to content