http://www.bbk.eus/?lang=eu
Sala BBK Ana Moura

Ana Moura

Home  /  Programazio  /  Fado  /  Current Page

IX. Noites de Fado.

Ana Mouraren ahotsak ez dauka parerik fadoaren barruan. Ahots hau tradizioan barrena dabil, pop musikarekin dotoreziaz maite-jolasean ibiliz. Horrela, Lisboako doinuaren eraginaren eremua berezko ukituarekin zabaldu du.

Inork gutxik daukan ahots-tinbre baxu eta sentsualarengatik besteengandik bereizten da, baina ez horregatik soilik. Badaki bat-batean fado bihurtzen bere ahotsera hurbiltzen den edozein doinu. Berehalako sugarra da, hunkidurazko leherketa neurrigabea, entzulearen bihotzera zuzen-zuzenean abiatuta.

300.000 disko baino gehiago ditu salduta eta hamar garaikur baino gehiago irabazi ditu, besteak beste, pare bat Urrezko Globo, Amália sari bi eta Songlines Music Awards lehiaketarako izendapena Artista Onenaren kategorian. Gainera, musikaren hurrengo ikono handiekin batera abestu du: Prince, The Rolling Stones, Caetano Veloso, Gilberto Gil edo Herbie Hancock. Honenbestez, Ana Moura da, gaur egun, Portugalen ibilbide oparoena duen artista.

5 kontzertutarako bonua: 92€. BBK Salako leihatilan ordaindu ahal izango da soilik Kutxabank txartelaren bidez (txartel bakoitzeko gehienez bonu bi).

tiketak


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial