http://www.bbk.eus/?lang=eu
Sala BBK Ana Sofia

Ana Sofia Varela

Home  /  Programazio  /  Fado  /  Current Page

Ana Sofia Varela ahotsik nabarmenenetakoa da fadoaren belaunaldi berria deiturikoan. Mário Pacheco gitarra-jotzailearekin elkarlanean ibilitakoa, zenbait bira egin ditu berarekin, eta beranduago Clube de Fado-ko artista-zerrenda finkoan sartzera gonbidatu zuen. António Chaínho-ren “A Guitarra e Outras Mulheres” lanean hartu zuen parte.

2005ean “Amália Rodrigues” saria eman zioten emakumezko ahotsik onenari. 2006an etapa berria hasi zuen bere ibilbidean, José Peixoto, Fernando Júdice eta Viki-rekin Sal taldea sortu zuenean. 2009an beste “Amália Rodrigues” sari bat jaso zuen “Fados de Amor e Pecado” albumagatik.

Bonua 5 kontzerturako: 76€. BBK Salako leihatilan ordaindu ahal izango da soilik Kutxabank txartelaren bidez apirilaren 25era arte (gehienez bonu 2 txartel bakoitzeko).

tiketak


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial