Aviador Dro + Munlet

Larunbata
21
Abe 2019
Tracking Bilbao erakustaldiaren 7. edizioaren harira egingo da kontzertu hau. Bertan, Aviador Dro taldeak bere 40. urtemugan eskainiko du emanaldia eta Munlet taldea berriz bueltatuko da agertokietara. 1979an sortu zen pop elektronikoko talde hau Madrilen: El Aviador Dro. Nicolas Salmeron izeneko Kultur Etxe “okupatuan” sortu zen. Prosperidad auzoan. Talde berri horretan bat egin zuten “Los Drugos” izeneko Punk taldeak eta nerabe-talde batek, Alemaniako Rocka gustuko zuen jendea bilatzeko iragarkiari erantzunez bildutakoak. Baina ez dugu iraganera jo nahi. 2019an aurreko kantak berreskuratu eta, berriro ere, gaurko garaietara egokitu dituzte. Jantzi berriekin haien ideiak nabarmenduko dituzte agertokian. Munlet izeneko ElectroPunk bikotea 2003an eratu zuten Anita Perez “Lady Fingers” goitizeneko abeslariak (ahotsa, sintetizagailua, theremina) eta Ina Saint-Gerons “Herr Professor” musikariak (gitarra, teklatuak, programazioak). Kontzertu eta sari ugari jaso ondoren eta lau disko handi egindakoan, 2016an azken diskoa egin zuten: “Chupacabras”. Lan horretan taldearen ibilbidea laburbiltzen da eta jatorrizko eremu libre batean kokatzen du. Horretan, artea eta dibertsioa elkartuta agertzen dira. Orain, 3 urtez kontzerturik eskaini gabe ibili eta gero, gorengo mailara itzuli nahi dute. 20:30. Ate-irekiera 21:00. Kontzertuaren hasiera tiketak
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content