http://www.bbk.eus/?lang=eu
NTC_OBRA_SOCIAL

BBK-k 160 milioi inbertituko ditu gizarte-ekinbideetan

Home  /  Albisteak  /  Current Page

BBKren plan estrategikoan badago inbertsio bat, beste arlo estrategiko batzuen artean, “kultura, sormena eta berrikuntza” arloa ere sustatzeko.

BBK-k jarraituko du Bizkaian kulturaren trakzio-elementu izaten, bai BBK Sala bezalako ekinbide propioen bidez, baita funtsezko laguntzak emanez ere hiriburuko kultura-eskaintzaren maila mantentzeko, adibidez, Guggenheim Bilbao Museoari edo Arte Ederren Museoari ematen zaizkien laguntzak.

Banku Fundazioak «garai berria du aurrean eta horrek bultzada berria eskatzen du oinarrizko premisa batetik abiatuta, hots, BBKren konpromisoa bere balio eta printzipio tradizionalekin; bere asmoa da Bizkaian gizarte-historiaren protagonista izaten jarraitzea, lurralde honen garapen eta gizarte-kohesioari laguntzen segitzeko» esan du bere presidente Xabier Sagredok. Eta erantsi du: «Lan edo behar hau balioak eta helburuak partekatzen ditugun pertsona eta erakundeekin lankidetzan eta elkarlanean garatzen jarraituko dugu».


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial