Bilbao BBK Live: Mastodonte

Osteguna
11
Uzt 2019
Bilbao BBK Live Bereziak. 2019ko Bilbao BBK Live Jaialdiaren harira, kontzertu bat egingo da Kale Nagusian, BBK Salaren aurrean: Mastondonte. Mastondonte proiektua Asier Etxeandiak eta Enrico Bárbaroesek sortutako proiektu musikal-kontzeptual sailkaezina da. Genero zehatzik gabe sortu eta hamaika soinu (elektronika, popa, rocka edo punka) uztartzeko gai izanik, proiektuaren lehen diskoa album bat baino gehiago da: zentzumenen esperientzia bat da, musikaren bidez adierazitako emozioen eztanda bat.
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content