http://www.bbk.eus/?lang=eu
Sala BBK Benavent

Carles Benavent, Tino Di Geraldo & Jorge Pardo

Home  /  Programazio  /  Jazz  /  Current Page

Carles Benavent, Tino Di Geraldo eta Jorge Pardo musikariez osatutako hirukotea izan zen flamenko-jazz doinuetan ezagunena eta arrasto handiena utzi zuena. Hiru maisu handi horiek haien ibilbide profesionalean Paco de Lucia, Chick Corea, Camaron, Quincy Jones, Michael eta Randy Brecker, Pat Metheny edo Miles Davis bezalako musikari handiekin batera ibili dira jotzen.

Hirukote hau Jorge Pardoren eta Carles Benaventen aurreko taldearen jarraipen gisa agertu zen, izan ere, lehengo seikotearekin historia idatzi zuten jazz-jaialdi nagusietan, Gasteiztik Montrealeraino. Tino sartuta, maisu-hirukotea osatzen amaitu zuten, flamenkoaren eta jazzaren fusioaren hiru izar handi hauek bat eginda.

Jorge Pardo – saxoak & txirula
Carles Benavent – baxu elektrikoa
Tino DiGeraldo – bateria

tiketak


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial