http://www.bbk.eus/?lang=eu
Sala BBK Christina Rosenvinge

Christina Rosenvinge + Olatz Salvador

Home  /  Programazio  /  Musika  /  Current Page

Kandelen Artean zikloa.

Christina Rosenvinge-k musika-industrian 30 urte baino gehiagoko ibilbide luzea eginda dauka. Nazioartean bi musika-talde arrakastatsuen kidea izan da: Alex y Christina eta Christina y Los Subterráneos. Proiektu hauetarako bere ahotsa eskaini eta gero, bakarlari gisa jarraitu zuen. 2018an musikaren estatuko saria jaso zuen. Urte horrexetan bere azken diskoa estreinatu zuen: “Un hombre rubio”.

Kontzertuan Olatz Salvador izango du lagun. Donostiar artistak bere bakarkako estudioko lana aurkeztuko digu: ‘Zintzilik’ (Airaka, 2018). Disko hau 9 kantuz osatuta dago, haietako guztiak euskaraz, hainbat estilotarantz abiatuta, baina izaera intimistarekin. Horrela, Olatz Salvadorrek lehendik aztertu gabeko ibilbide bati ekingo dio, izan ere, Skakeitan musika-taldean 8 urtez tekla-jotzaile eta koroak egiten ibili da.

Platea: mahai eta aulkiak zenbakituta kontsumizioarekin.
Anfiteatroa: kontsumiziorik gabeko besaulkiak zenbakituta.

tiketak


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial