http://www.bbk.eus/?lang=eu
Sala BBK Mes a mes 2016

BJC-BBK Hileroko kontzertuen zikloa 2016ko udagoienean

Home  /  Albisteak  /  Current Page

Bilbaina Jazz Clubeko (BJC) Hileroko Kontzertuak zikloaren edizio berria etorriko dela eta BBK Salako agertokian azalduko da BBK 2016ko udagoienean. Nazioarteko figura handiek jazz doinuaren esanguratsuena ekarriko digute musika-nota onenak martxan jartzen dituen makinaria erritmikoaren bidez.

Urrian 13an hasiko gara Ulf Wakenius Trio taldearekin. Haien “Wes Montgomeryren omenaldia” aurkeztuko digute, jazzaren lehenengo gitar-jotzaile modernoaren obra eta estiloari errepasoa emanda.

Ulf Wakenius Trio:
Ulf Wakenius – gitarra
Leonardo Corradi – hammond organoa
Tony Match – bateria

Hurrengo hitzordua azaroaren 17an izango da. Jeremy Pelt Quintet taldeak bebop estilo onena ekarriko digu, baladez osatuta eta gure baitari begira dagoen lirismoarekin bateginda, Chet Bakerren bertsiorik onena gogora ekarrita. Tronpeta-jotzaile bikaina, haren jazzari distira ateratzen dion boskote batek lagunduta dabil beti.

Jeremy Pelt Quintet :
Jeremy Pelt – tronpeta
Victor Gould – pianoa
Vicente Archer – kontrabaxua
Jonathan Barber – bateria
Jacqueline Acevedo – perkusioa

Abenduaren 30ean zikloa Angela Cervantesekin amaituko dugu, “Camino a Santa Clara ….. por 50 años más con Los Fakires”. Eivissako abeslariak kubatar doinuak omentzen ditu, tradizioaren onenarekin eta Karibeko irlaren talentu gazteen haize berriekin.

Angela Cervantes – ahotsa
Ariel Bringuez – saxo tenorea eta koroak
Reinier Elizarde “El Negron” – kontrabaxua
Hernan Hock – kubatar tresa eta gitarra
Michael Olivera – perkusioa
Pepe Rivero – pianoa


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial