Zinema Klasikoa: Vacaciones en Roma

Asteartea
26
Ira 2017
Erromara egiten duen bisitan, Ana, Erdialdeko Europako herrialde txiki bateko printzesa, protokoloa eta horrek dituen betebeharrak saihesten saiatuko da, eta jauregitik ihes egingo du inork ezagutu gabe hiria ikusteko. Honela, Joe amerikar kazetaria ezagutuko du, esklusiba baten bila dabilena eta printzesa nor den ez dakien plantak egingo dituena. Bikoteak egun ahaztezinak biziko ditu hirian batetik bestera. 1953an emakumezko aktorerik onenari (Audrey Hepburn), jatorrizko gidoirik onenari eta jantzirik onenei emandako Oscar sariak lortu zituen. Urrezko Globoa ere lortu zuen emakumezko drama-aktorerik onenari (Audrey Hepburn) eta BAFTA saria britainiar emakumezko aktorerik onenari (Audrey Hepburn). "Roman holiday". William Wyler, 1953. 118 min. Filma jatorrizko bertsioan emango da, azpitituluak gaztelaniaz dela.
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content