BBK Soinu Berriak Lehiaketa

BBK Sala musikaren arloko talentu berrien bila dabil. BBK-k, “BBK Soinu Berriak” musika-taldeentzako lehiaketa aurkeztu du. Bizkaiko artista berriei BBK Salan jotzeko, 4 kantako diskoa eta bideoclipa grabatzeko eta Bizkaia BIME Live International Music Experience 2019ko jaialdian parte hartzeko aukera eman nahi diete ekimen honekin. “BBK Soinu Berriak” lehiaketan Bizkaian erroldatutako edozein artistak edo lurralde honetan bizi den kide bat gutxienez duten musika-taldeek parte hartu dezakete. Horrez gain, ez dute kontratu diskografikorik indarrean izan behar. Musika-mota guztiak onartuko dira lehiaketan eta parte-hartzaileek erakutsitako honako ezaugarriak sarituko dira: orijinaltasuna, nortasuna, hobetzeko aukera, talentua eta karisma. “BBK Soinu Berriak” oinarriak “BBK Soinu Berriak” izeneko lehiaketan parte hartzeko hurrengo esteka honetan dagoen eskabide bete eta soinuberriak@bbk.eus helbide elektronikora bidali behar duzu. Jarri zuri buruzko daturik garrantzitsuenak eta gutxienez hiru kanta eta gehienez bost honako formatuetako batean: mp3, aiff edo wav. Izena emateko epea martxoaren 28ko 12:00etan amaituko da. “BBK Soinu Berriak” izen-emateak Izena emateko epea amaitutakoan, epaimahaikideek 12 talde aurrez hautatuko ditu BBK Salan apirilaren 11n eta 25ean eta maiatzaren 9an eta 30ean jotzeko. Finala ekainaren 20an izango da eta hiru artista edo musika-talde onenekin egingo da. Kontzertu guztiak streaming-en bidez eskainiko dira BBKren Youtubeko kanalean.
Itzuli
Skip to content