http://www.bbk.eus/?lang=eu
Sala BBK Damien OKane

Damien O’Kane Trio

Home  /  Programazio  /  Musika  /  Current Page

Irlandarra jatorriz, Damien O’Kane musikariak dohain ugari ditu. Steven Byrnes (Kate Rusby’s band) gitarrista birtuosoarekin eta Duncan Lyallekin (Kate Rusby’s band) talde osatuta, O’Kanek soinu bikaina dakar, eta estimulagarria: hirukoteak Irlandako musika eta abesti tradizionalak hartu eta, The Telegraphen hitzetan, “Folk-Pop, XXI. mendeko musika irlandarra, hain zuzen” bihurtzen ditu.

O’Kane abeslari lasai eta segurua da. Bere ahots-estilo hipnotikoari berezko epeltasuna eta enpatia darizkio, eta bere kantetan pertsonaia koloretsuak ageri dira. Banjoa ere jotzen du, eta hainbat sari irabazi ditu instrumentu horri esker. Aparteko gitarrista da, eta moldatzaile burutsua, bai eta ekoizle aditua, ikertzailea, liderra eta laguntzailea, betiere aparteko irudimena eta ikuspegi ausarta erakutsita.

Damien O’Kane (ahotsa, gitarra / gitarra tenorra eta banjoa)
Steven Byrnes (gitarra / gitarra tenorra)
Duncan Lyall (kontrabaxua eta mooga)

tiketak


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial