Dan Owen

Igandea
10
Aza 2019
Musiketan. Dan Owen Erresuma Batuko ahotsik zirraragarrienetakotzat jotzen da. Bere adina aintzat hartuta, ezohiko ahots sakona du, eta blues-riffs zoragarriak egiten ditu. Dohain horiek lagun, Erresuma Batu osoan ibili da biran, bai eta Europan ere, eta soldout kartela jarri du hainbat agertokitan, zeinak Birdy, Kaleo eta Rae Morrisekin partekatu dituen. Rock-and-rollarekin lotutako istorioen ikuspegia oinarri, Dan Owenek abantaila bat izan du bere adineko musikari gehienen aldean; izan ere, gazteak usadio zaharrari jarraiki erdietsi du arrakasta. Tabernatan hasi zen jotzen, eta bere ezizena eman zioten bluesman zaharrekin hobetu zuen bere jarduna. Hala, Westminsterren politikoentzat jotzetik Willie Nelsonekin Nashvillen aritzera igaro zen. Shropshireko gazteak istorio ugari ditu kontatzeko bere blues-ahots apartaz baliatuta. tiketak
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content