2016ko Bilbao BBK Liveko Dokumentalak

Osteguna
16
Eka 2016
Dokumental bi aurkeztu eta proiektatuko dira: “Auto” (Luis Alfaro) 19:00etan. Protagonistak: Jero Romero, Vetusta Morla, Amaral, Nacho Vegas… “Auto” dokumentalean artista eta musika-talde ugariren aldaketa eta aztorameneko unea islatuta agertzen da, hain zuzen ere, haien ibilbide profesionalaren kontrola hartzea erabakitzen dutenean, haien kabuz ekoizteko zein argitaratzeko arriskua bereganatuta eta ohiko diskoetxeen eginkizuna ezbaian ipinita. “American Interior” (Dylan Goch eta Gruff Rhys) 21:00etan. Super Furry Animals-eko Gruff Rhys John Evans izeneko arbasoaren bila abiatzen da. Azken honek Gales atzean laga zuen 1792an jatorrizko amerikar leinu baten bila abiatzeko. Rhysek Amerikako Estatu Batuen barrualdeko lurraldeetan zehar arbasoaren abentura berregiten du txantxak, fantasia, Power Pointak eta pop ugari erabilita.
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content