http://www.bbk.eus/?lang=eu
Sala BBK Liberty Valance

“El hombre que mató a Liberty Valance”

Home  /  Programazio  /  Zinema  /  Current Page

Klasikoak Pantaila Handian XII. Zinema jatorrizko bertsioan gaztelerazko azpitituluekin.

“The man who shot Liberty Valance”. John Ford (1962) 123 minutu. Estatu Batuak.

Ransom Stoddard-ek, Estatu Batuetako Kongresuko senatari zahar batek, kazetari bati azalduko dio zergatik bidaiatu duen emaztearekin Tom Doniphon adiskide zaharraren ehorzketan izateko. Istorioa hainbat urte lehenago hasten da, Ransom Ekialdeko abokatu gazte bat zenean; diligentzian Shinbone-ra, Mendebaldeko herri txiki batera, abiatu zen, bertan abokatu-lanak egin eta legea ezartzeko. Iritsi baino lehentxeago, Liberty Valance pistolari beldurgarriak lapurreta egin eta era basatian jipoitu zuen.


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial