http://www.bbk.eus/?lang=eu
Sala BBK Elina Duni & Rob Luft

Elina Duni & Rob Luft

Home  /  Programazio  /  Musika  /  Current Page

Musiketan.

Elina Duni abeslari suitzar-albaniarra da. Bere ezaugarririk bereizgarriena da Albaniako folk-kanta tradizionalak eta jazza uztartzen dituela; hala, kritikaren aitorpena jaso du mundu osoan. Artista garrantzitsu eta emankorra bilakatu da, eta grabaketa-kopuru nabarmena eta proiektu ugari ditu esku artean, baita nazioarteko sari asko ere.

Proiektu berri honetarako, Rob Luft gitarristarekin bat egin du. Bere musikak Afrikako mendebaldeko bizimodu onaren oihartzunak, flok ingelesa eta rock indiea bat egiten ditu. Haren soinuak, bizi eta originalak, bidaide perfektua aurkitu du Elina Duniren ahotsean.

Elkarrekin, folk-musikan zeharreko bidaia proposatzen digute. Ahotsari dagokionez dakartzaten gozotasunak eta aberastasunak kolore zolia ematen diete folk-kanta atenporal hauei, egun sortuak izan balira bezala entzuten direnei.



tiketak


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial