http://www.bbk.eus/?lang=eu

FAQak

Home  /  Current Page

Zalantza eta itaunik ohikoenak BBK Salaren funtzionamenduaz:

SARRERA WEBGUNEAN EROSTEN BADUT, BEHARREZKOA DA INPRIMATZEA?
Sarrera inprimatzea aukera dezakezu edo erosketaren PDFa erakustea zeure mugikorrean.

• UMEEK SARRERARIK ORDAINDU BEHAR DUTE?
Sarrera-erosketa nahitaezkoa da haurrentzat aurkakoa zehazten ez den bitartean.

• NOLA BIDAL DIEZAZUEKET PROGRAMAZIORAKO IRADOKIZUN BAT?
Bidali mezu elektroniko bat info@salabbk.es helbidera, eta proposamen guztiak izango ditugu kontuan hurrengo ekitaldien programazioan.

• ALOKATU DEZAKET BBK SALA EKITALDI BATERAKO?
BBK Sala irekita dago gizarte, kultura edo elkartasun-ekitaldiak egiteko alokatu gura duenarentzat. Bidali zure proposamena gestion@salabbk.es helbidera. Zure proposamena aztertu eta lehenbailehen erantzungo dizugu.

• SAR NAITEKE JAN-EDANAREKIN BBK SALARA?
Ezin da janari edo edaririk sartu BBK Salaren instalazioetara. Eta bertan ez da saltzen jan-edanik ere.

• SAR NAITEKE EKITALDI BATERA HASI ETA GERO?
Behin ekitaldia hasi eta gero, ezingo da BBK Salara sartu.

• ZEIN DA BBK SALAKO LEIHATILAREN ORDUTEGIA?
Leihatila irekita egoten da astelehenetik larunbatera, 12:30etik 13:30era; eta edozein egunetan ikuskizunen bat dagoenean 17:00etatik 20:30era.

• ERRESERBATU DEZAKET SARRERA GERO LEIHATILAN JASOTZEKO?
Ezin da sarrera-erreserbarik egin BBK Salako ekitaldietarako.

• EKITALDI BAT BERTAN BEHERA GERATZEN BADA, ZELAN ITZULIKO DIDATE DIRUA?
Ekitaldi bat bertan behera geratzen bada, sarreren ordaina leihatilan itzuliko da, edota erosteko erabili zen banku-kontuaren bidez era automatikoan.

• ZER EGIN DEZAKET SARRERAK EROSTERAKOAN GORABEHERAREN BAT BALDIN BADUT?
Deitu horretarako dagoen telefonora (900 44 55 66) eta sarrerak erosteko duzun edozein gorabehera konpontzen lagunduko dizugu.

Beste zalantzarik edo iradokizunik baldin baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan formulario honen bidez.

Izena (beharrezkoa)

Posta elektronikoa (beharrezkoa)

Gaia

Mezua

Onartzen ditut pribatutasun-baldintzak

Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial