BBK Flamenkoa: hamabigarren edizioa 2017an

BBK Salak bere zikloaren hamabigarren edizioan nazioartean garrantzitsuenak diren jaialdi flamenkoetako batzuk gonbidatu ditu, beraien ibilbide, eragin eta ospeagatik erreferentetzat jotzen direnak. Horietako bakoitza bere programazio, filosofia edo azkenaldiko arrakastei loturiko ikuskizun batekin aurkeztuko da. Horretarako, horien zuzendariak gure artean izango dira, eta ikuskizun bakoitzaren aurretik beren ekitaldiak aurkeztuko dizkiote jendeari. Programazioa martxoaren 30ean, ostegunean, hasiko da, Sevillako Bienalean joan zen edizioan Ikuskizun Onenari emandako Giraldilloa jaso zuen lanarekin. “Catedral”, Granadako Patricia Guerrero flamenko-dantzariarena, emakumearen samin eta askapenari buruzko liturgia da soinu eta argiaren eremuan. Maiatzaren 19an, ostiralean, Frantziako Nimes hiria izango da gonbidatua, bertako jaialdi ospetsuak aukera eman ziolarik urtarrilean Rafael Rodríguezi bere ametsetako kartela osatzeko, “Guitarra mía”, Sevillako dantzaren bi maisu handiren “Milagros Mengibar eta Javier Barón” eta Kadizko kantuaren bi errealitateren “David Palomar eta José Anillo” laguntzaz. Granadako Marina Heredia flamenko-kantariak, hau ere Canteari emandako Giraldilloa jaso berria, “Garnata” ikuskizuna medio, maiatzaren 31n Mont de Marsan-eko Arte Flamenkoko jaialdia ordezkatuko du bere aitarekin “Jaime “El Parrón” batera, Landetako departamentuko herri honetako jaialdiak aurten 29. edizioa izango duelarik. Amaitzeko, Jerezeko Jaialdia ekainaren 16an aurkeztuko da Joaquin Grilo flamenko-dantzariarekin, Luis Moneo eta Carmen Grilo kantuan, Juan Requena gitarra jotzen eta Ané Carrasco perkusioan direla. Sarrerak salgai. tiketak
Itzuli
Skip to content