http://www.bbk.eus/?lang=eu
Sala BBK Girlschool

Girlschool

Home  /  Programazio  /  Music Legends  /  Current Page

Girlschool rock soinuko musika-taldea 1978ko Britaina Handiko eszenan sortutako heavy metalaren eta rock gogorraren korronte berriaren barruan eratu zen. Rockaren arloan indarrean dauden andrazko musika-taldeen artean, zaharrena osatzen dute.

Haien lehenengo disko laburra 1978an argitara eman zuten, “Take It All Away” izenburupean. Horrek Lemmyren -Motörhead taldeko kidearen- interesa piztu zuen eta talde honen “Overkill” diskoaren biran, 1979an, talde gonbidatu gisa jotzen ibili ziren. 1981ean, Motörhead taldearekin batera haien doinu ezagunenetakoa grabatu zuten: “Please Don’t Touch”.

Aurten 40 urte beteko dituzte musika arloko ibilbidean eta taldean jatorrizko musikarietako hiru geratzen dira oraindik; izan ere, Kelly Johnson taldekidea 2017an hil zen, 6 urtez minbiziarekin borrokan ibili ondoren. Bere lekuan Jackie Chambers gitarra-jotzailea dago orain.

Kim McAuliffe – gitarra, ahots nagusia eta koruak
Enid Williams – baxua eta koruak
Denise Dufort – bateria
Jackie Chambers – gitarra bakarlaria eta koruak.

tiketak


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial