http://www.bbk.eus/?lang=eu
Sala BBK Gospel Live

Gospel Bilbao: “L!Ve”

Home  /  Programazio  /  Musika  /  Current Page

AVAFAS (Fibromialgiaren, Neke Kronikoaren Sindromearen eta Sentsibilitate Kimiko Anizkoitzaren Elkartearen) aldeko kontzertua.

2012an sortua, Gospel Bilbaoren xedea herritarren artean gospel deritzon musika-estiloaren balioak eta “izpiritua” zabaltzea eta haiengandik hurbil jartzea da. Abesbatzaren zuzendari-lanetan Elena Martin Eibarko musika-eskolaren irakaslea ibili zen erakundea eratu zenetik Alain Gallegok 2016an ordeztu zuen arte.

Gaur egun, 30 abeslari baino gehiago ditu, 6 musikariez osatutako musika-tresna talde batekin batera. Bere abestiak jendearengana zuzentzen dira eta errebindikaziorantz jotzen dute, itxaropena, poztasuna eta gogoa helarazteaz gain. Ezaugarri horiek ere haien kontzertu eta kolaborazioetan islatuta ager daitezke, izan ere, musika hutsetik harago heldu ohi dira.

Dohaintzak egiteko: ES50 2095 0363 5091 01490745.

tiketak


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial