http://www.bbk.eus/?lang=eu
Sala BBK Jabier Muguruza

J. Muguruza & Travellin´Brothers + María Rivero

Home  /  Programazio  /  Musika  /  Current Page

Ciclo Kandelen Artean.

Ziklo honetako kontzertu berezienetakoa da sortzen duen nahasketa bereziarengatik: Jabier Muguruzaren abestiak, berak kantatuta eta Travellin´ Brothersen estilora moldatuta. Alde batetik, Jabier Muguruza abeslari eta idazlea izango dugu, azken hamarkadetan egindako ibilbidearekin, literaturan, antzerkian, edo Les Mecaniciens zein Joxe Ripiau musika-taldeetan egindakoa. Bestaldetik, nazioartean oihartzun handienekoa izan duen gure musika-taldeetako bat daukagu: Travellin´ Brothers. 15 urte, 8 disko eta 1.000 kontzertu egin dituzte, zuzeneko emanaldiez gain, horiek guztiak kalitatez eta energiaz josita.

Haiekin batera Maria Rivero egongo da, konpositore eta abeslaria hainbat proiektutan: Siroka, Hutsa edo Kuntsukoroi. Mariak beste ekimen batzuekin bateratu ditu bere musika-proiektuak: umeentzako ikuskizunak, kontzertu didaktikoak eta euskal sortzaileekin nahiz beste hainbat lekutakoekin elkarlanean egindako jarduerak.

Platea: mahaiak eta aulkiak zenbakituta barrako zerbitzuarekin.
Anfiteatroa: aulkiak zenbakituta barrako zerbitzurik gabe.

tickets


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial