MAP Trio: Mezquida-Aurignac-Prats

Larunbata
02
Ots 2019
Hispanoamerikako jazzaren inoizko belaunaldirik onenaren musikaririk apartekoenak bildu dira formatu jator eta ausartarekin. Mezquidaren musikaltasunak, Aurignacen grinak zein indarrak eta Pratsen fantasia egituratuak bat egin dute. MAP izena ez dago toki edo garai jakin bati lotuta. Herriak sortutako doinu nahiz estilo akademiko eta libreen bilduma birsortzailea da. Irudimen handiko proposamen ireki eta bizigarri honen iturriak free jazz delako estiloa, inprobisazio askea, musika garaikidea edo jazz estandarra dira, jazzaren abangoardia osatzeko oinarri sendo gisa. Marco Mezquida -pianoa Ernesto Aurignac - saxo garaia Ramon Prats - bateria tiketak
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content