Margolaria

Asteartea
12
Mar 2019
Emanaldia + Solasaldi musikatua Mikel Urdangarin musikariak eta Alain Urrutia margolariak goiz batean Skype bidez elkarrekin izandako elkarrizketa batean abiarazitako bidaia-kontakizuna. Margolariak bere obretako bat eskainiko dio Mikeli, opari, baina baldintza batekin: musikariak itsasoan zehar, ferryan, joan beharko du Londresera opariaren bila. Bidaia aitzakia harturik, bere lanaren emaitzaz bizitzearen alde apustu egiten duen artista baten egunerokoan barrenduko gara, artista ororen laborategiaren erdigunean ezkutatzen den giltzarrira iritsi arte, bilaketa guztiak baitira egiaz bidaiak; eta sorkuntza-prozesua ere berez baita bidaia. -19.30ean: pelikularen aurkezpena (Mikel Urdangarin eta Oier Aranzabal) -19.35ean: dokumentalaren emanaldia -21.20ean: solasaldia zuzendariarekin (Oier Aranzabal) eta protagonistarekin (Mikel Urdangarin) -21.50ean: Mikel Urdangarinek bi abesti joko ditu gitarrarekin (pianoa) tiketak
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content