Marijesiak 4:00

Osteguna
19
Abe 2019
Dokumentala. Marijesiak Gabonetako tradizinoa da, abenduaren 16-24ra bitarteko bederatziurrenean Gernikan betetzen dana. Urteen joan-etorrian, Kultura-ondare immaterial hau identidade-ikur sakonaren eran garatu da. Modu horretan aditu behar da zelan mantenidu dan belaunaldiz belaunaldi gaur arte, eta, tradizinoak tradizino, Gernikako honek bere eboluzinoa eta garapena euki izan dau. Horregaitik guztiorrengatik eta gure herriaren historia, kulturan eta bardintasunean daukan traszendentzia eta berezko originaltasunagaitik, 2018-19an Gernikako marijesien taldeak proiektu multimedia hau garatu eta ekitaldi honetan berton aurkeztu gura dau, Pedro Bidaguren Garratzak 1919an kopla bilduma handia argitaratutako urtearen mendeurrena betetan dan honetan.
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content