http://www.bbk.eus/?lang=eu
Sala BBK Jazz

Jazz gehiago BBK Salan: BBK Jazz erakustaldiaren VII. edizioa

Home  /  Albisteak  /  Current Page

Edizio berria, eta dagoeneko BBK Jazz erakustaldiaren elkarren segidako zazpi urte dira. 2010etik honako hitzordu honekin jazza euskal agertokira hurbildu dugu, doinu honetako artisten goi-maila eta talentuarekin eta inguruko ikuslegoarekin bategiteko aukera emanda.

BBK Jazz erakustaldiak nazioartean proiekzioa edo aitorpena jasotako euskal jazz doinua sustatu eta zabaldu nahi du eta gorantz datozen talentu berriei sostengua eman. Erakusleiho berezi honek, hainbat ekimenen bitartez (Musikene, nazioarteko jaialdiak..) administrazio eta herri-erakundeek urtez urte jazza zabaltzeko burututako lana barne hartzen du.

Dokumentu honetan BBK Jazz Erakustaldiaren irabazle-zerrenda eta historia osoa aurki ditzakezu.

2016ko udagoienean azaroaren 25eko VII. BBK Jazz Erakustaldia hasiko da Juan Ortiz trio & Andrzej Olejniczak bikotearen emanaldiarekin, “And the world is large” lana eskainita. Juan Ortiz, Hiroshiman bizi den bilbotar piano-jotzaileak bere hirukotearen lan diskografiko berria aurkezteko bisitatuko gaitu, Andrzej Olejniczak maisu handiaz lagunduta.

Juan Ortiz – pianoa
Andrzej Olejniczak – saxoak
David Ruiz – kontrabaxua
Borja Barrueta – bateria

Azaroaren 25ean ere, Blas Fernández igoko da BBK Salako agertokira, “Urbanetniko”, lider gisa egindako lehenengo lana aurkezteko. Musika-estilo oso desberdinen nahasketa, askotariko doinuen artean egindako ibilbidea islatuta: jazza, funka, folka, blusesa, latinoa edo popa.

Goiuri Barandika – ahotsa
Claudia Morales – ahotsa
Jose Luis Canal – pianoa, teklatuak eta programazioak.
Angel Unzu – gitarrak
Raul Vera – gitarra
Rober Caballero – baxu elektrikoa eta kontrabaxua
Blas Fernandez – bateria

Azaroaren 26an Ulrich Calvo Group taldearen “Slow life” lanaren aurkezpenarekin jarraituko du erakustaldia, hain zuzen, BBK Jazz Sarien lehengo edizioaren Bultzada Sariaren irabazlea izandakoa.

Alberto Arteta – saxo tenorea
Ulrich Calvo – gitarra
Rober Caballero – baxu elektrikoa eta kontrabaxua
Dani Lizarraga – bateria

Ondoren, jazzaren euskal artistak onenen lana aitortzeko tarte bat egingo dugu, BBK Jazz VII. sarien banaketarekin: Disko onena, Instrumentista onena, BBK Bultzada eta Deia egunkariaren Sari Berezia.

Eta “Cada 5 segundos”, denetariko musika-estilo eta eraginak nahasten dituen Mikel Andueza 6teten azken lana aurkeztuta amaituko dugu BBK Jazz erakustaldia, izan ere, bera dugu gure herriko saxofono-jotzaile onenetakoa.

Mikel Andueza – saxoak
Chris Kase – tronpeta
Iñaki Salvador – pianoa
Dani Perez – gitarra
Gonzalo Tejada – kontrabaxua
Gonzalo del Val – bateria

Sarrerak salgai.

tiketak


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial