http://www.bbk.eus/?lang=eu
Sala BBK Miguel Zenon

Miguel Zenon 4tet

Home  /  Programazio  /  Jazz  /  Current Page

1906-BJC XII. Zikloa

Miguel Zenonen azken diskoaren eta taldeburu bezala egin duen hamaikagarrenaren izenburua “Yo soy la tradición” da. Bere edukia: 8 pieza saxofoirako eta hari-tresnen laukoterako, denak jatorrizkoak. Tradizioa du iturri eta musika berezia sortzen du jazza eta kontzertuko musika Puerto Ricoko doinu borikuekin naturaltasun osoz uztartzeko.

Etiketa eta arrakala bako musika honek, ezinbestean, harrapatuta uzten ditu entzuleak. Muturrak hurbildu eta desberdinen arteko zubiak ezartzen ditu, bere jaioterriko lurrinekin, klasikoen doinuekin, europar kutsuko (post)modernotasunarekin eta jazzaren bat-batekotasunarekin.

Miguel Zenon – saxo garaia
Luis Perdomo – pianoa
Hans Glawischnig – kontrabaxua
Henry Cole – bateria

tiketak


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial