http://www.bbk.eus/?lang=eu
Sala BBK Poesia BBK

BBK Poesia: “Poemas y desarraigos”

Home  /  Programazio  /  Current Page

XI. BBK Euskal Poesia

“Poemak eta deserrotzeak”. Miguel Sánchez-Ostiz & Beñat Arginzoniz.

Miguel Sánchez-Ostiz nafarrak eta Beñat Arginzoniz bizkaitarrak beren lanen irakurketa partekatua eskainiko diote publikoari. Poemas y desarraigos izeneko jardunaldian bi belaunaldi eta joera estetiko ezberdinetako bi poeta hauek, biak ere literatura-eduki handiz hornituak, munduaz eta idazteaz dituzten ikuspegiak azalduko dituzte beren olerkien bidez.

Sánchez-Ostiz, azken mende-laurdenean gaztelaniaz idatzi duen eleberrigile emankor eta aipagarrienetako bat da, Kritikaren Sari Nazionala, Euskadi Saria eta Kulturaren Vianako Printze Saria; berak egindako poesia-lana La marca del cuadrante delakoan dago bilduta. Bere azken poema-liburua, Fingimientos y desarraigos, 2018an argitaratu zen.

Bestalde, Beñat Arginzoniz idazleak, besteak beste, “La herida iluminada”, “Oscuro animal celeste” eta “Extrañas flores” izenburuko idazlanak argitaratu ditu. Gainera, Arginzonizek Bashoren haiku izeneko japonierazko olerki txikien lehenengo bilduma osoa gaztelerara itzuli eta argitaratu du. Bere olerkiak irakurtzeaz gain, bi idazleek elkarrizketa izango dute poesiaz eta literaturaz XXI. mendean.


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial