http://www.bbk.eus/?lang=eu
Sala BBK Jazz 1906

Jazz 1906ko udaberria BBK Salan

Home  /  Albisteak  /  Current Page

Berriro daukagu BBK Salako agertokian jazz soinuari eskainitako 1906-BJC zikloa. Gutxiengo bereziarentzako doinuak, garrantzia handiko hainbat hitzordurekin, jazza eta beste musika-estilo batzuk uztartuta, ikusleak gustura egon daitezen.

Apirilaren 5ean hasiko gara, Diego Amador Triorekin. Jazzaren estiloarekin pianoa jotzen duen gitarra-jotzailetzat hartzen dute, baina beti flamenkorantz joz.

Maiatzaren 25ean etiketa bako fusioaren txanda helduko da, Chano Dominguez Trio-rekin. Kadiztarrak bere artea ekarriko digu, Niña de los Peines izeneko abeslariarekin eta Thelonious Monk piano-jotzailearekin.

Eta zikloa amaitzeko ekainaren 6an Miguel Zenon 4tet izango dugu, jazza eta kontzertuko musika Puerto Ricoko doinu borikuekin naturaltasun osoz uztartzea lortzeko. Etiketa eta arrakala bako emanaldi honetan, entzuleak harrapatzen ditu bere jaioterriko lurrinekin, klasikoen doinuekin, europar kutsuko (post)modernotasunarekin eta jazzaren bat-batekotasunarekin.

Sarrerak dagoeneko salgai.

tiketak


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial