Reinier “El Negrón” Elizarde 5tet

Ostirala
24
Urt 2020
Jazz Hileroko BJC-BBK. Kubako kontrabaxu-jotzaile paregabe honek taldeburu gisa egin duen lehenengo diskoa aurkeztuko digu, “Condao” izenburupean. Izan dituen bizipenei esker, bere musika Afrikako, Brasileko eta Kuba sakoneko doinuez josita dago, jazz garaikidearen eraginpean eta rockaren ukituekin. Musikaren eta jazzaren figurek gehien deitzen duten baxu-jotzaileetako bat izaten da “El Negron”, beraien aurkezpenetan lagun izateko. Kontrabaxu-jotzaile hau errusiar metodoaren eta Kubako herri-musikaren erritmoen diziplinan trebatu da. Reinierrek bere hegalak irekitzean estilo ugari jotzen hasten da mundu osoan zehar, batik bat, Jazza eta Latin Jazza. Jaso dituen eraginak ugariak dira eta bere lehenengo diskoan bere baitan daukanaren berri ematen digu. Ondo etorri kolore eta matizez jositako bidaia batera. Reinier El Negron – kontrabaxua Ariel Bringuez – saxo tenorea eta sopranoa Luis Guerra - pianoa David Sancho - teklatuak Andres Litwin – bateria tiketak
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content