http://www.bbk.eus/?lang=eu
Sala BBK Rocio Molina

Rocío Molina: “Impulso”

Home  /  Programazio  /  Dantza  /  Current Page

20. Dantzaldia. La Fundición.

“Impulso” ez da ikuskizun bat. “Impulso” inprobisazio bat da, performance bat, Rocío Molinak ikusleriari irekitzen dion laborategia; work-in-progress bat; ikuskizun berri bat sortu aurretiko ikerketa mota bat; sortze-prozesuan integratutako etapa bat. Museo batean, Itsasoaren edo ibai baten ertzean, parke batean edota eliza batean inprobisatuz, Rocíok bide berri eta ezezagunak, mugimendu berriak, esploratzen ditu. Esandako guztia sortzen da testuinguru bereziei eta ikusleekiko harreman berrituari esker. Esperimentuak elkartrukatze artistikotik elikatzen dira. Horrela izanik, Rocíoren laborategi ibiltariak hainbat diziplinatatik etorritako beste artista batzuk errezibitzen ditu.

La Fundición aretoak Bilbon antolatzen duen Dantzaldia jaialdiaren gonbidapen bati erantzun dio Rocío Molinak, eta “Impulso” honek dantza eta gitarraren arteko erlazioa izango du ardatz. Estudio honetan Rocíok bere dantzaren eta musikaren gaineko bultzadan zentratutako da 2020an estreinatuko den behin-betiko piezari begira.

Rocío Molina: Dantza
Dani de Morón: Gitarra
Eduardo Trassierra: Gitarra
Antonio Serrano: Zuzendaritza teknikoa-Argiztapena
Javier Álvarez: Soinua
Magdalena Escoriza: Produkzioa
Loïc Bastos: Zuzendaritza exekutiboa

tiketak


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial