Southside Johnny and The Asbury Jukes

Larunbata
12
Urr 2019
Asbury Parkeko Upstage Club izeneko aretoan hasi zen jotzen Johnny. Chicagoko blues-a eta rhythm and blues soinua zituen oso gogoko, baina gaztetan ikasitako rock´n´roll doinuen eskola eta, batez ere, Stax disketxearen soul zaharra (Sam and Dave eta Otis Redding) ere irrikaz maite zituen. 1970eko hamarkadaren lehenengo erdian, E Street Band eta The Asbury Jukes musika-taldeetako kideak zituzten hainbat ekimenetan ibili zen. The Sonny Kenn Blues Band taldean hasi zen eta, geroago, The Blackberry Booze Band taldean Steve Van Zandt musikariarekin bat egin zuen. Talde horretatik abiatu zen The Asbury Jukes 1975ean. Azken honen kideak izan dira 100 musikari baino gehiago, New Jerseyko Jon Bon Jovi bera barne hartuta. Southside Johnny & The Asbury Jukes taldeak soul, funky eta blues soinuak ekarriko dizkigu haiekin ederto pasa dezagun, kez betetako giro handiko aretoetan garai batean gertatzen zen bezala, musika-taldeak gelditu barik jotzen zuenean, entzuleak etengabeko dantzaldian zebiltzan bitartean. tiketak
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content